Atxiloketak

Xabier Balerdi atxilotu dute Ordizian

Askatasunak baieztatu duenez, Xabier Balerdi atxilotu dute Ordizian (Gipuzkoa). Tren geltokian atzeman dute, arratsaldeko lau eta erdiak aldera, kaleko arropak zituzten poliziek. Zein polizia indarrek hartu duen atxilo argitzeke dago oraindik. Agi denez, Espainiako Poliziak egunotan egin duen sarekada handiarekin du zerikusia Balerdiren atxiloketak.

2004ko azaroaren 18a
19:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadi Irratiak Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz ez dela Ertzaintza izan argitu du. Beraz, Espainiako Polizia edo Guardia Zibila litzateke Balerdi atxilotu duena.

Arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egingo dute Ordizian Balerdi zein astearte goizaldean atxilotutako Ibon Urrestarazu eta Alaitz Iturriotz aska ditzatela eskatzeko. Plazatik abiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.