Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, Herrera de la Manchako espetxean eman du denbora gehien, eta handik irten da gaur. 2014. urtean euskal presoek Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko eginiko eskaeren artean, Balerdirena zegoen. Espainiako Espetxe Zaintzaren ezetza jaso zuten denek.
Arratsaldean, harrera egingo diote Gros auzoko Pinudi plazan.