Espainiako Poliziak Xabier de la Maza Peña (21 urte) atxilotu du bart, azaroaren 24an ustez Segi gazte erakundearen aurka egindako operazioarekin lotuta. Poliziak dio ordutik ihes eginda zegoela De la Maza, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak hura atzemateko agindua emana zeukan.
Gaur jakinarazi dutenez, atzo 22:40an atxilotu zuten, Gorlizen (Bizkaia), bere etxetik gertu zela, polizia iturrien arabera. Inkomunikatuta daukate.
Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen azaroko operazioa, eta honek hartuko du De la Maza.
Hain justu, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 35 gazte atzeman zituzten azaroan, beste bat abenduaren 2an. Haietatik 32 kartzelara bidali zituen epaileak, Segi "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta. Beste laurak baldintzapean utzi zituen libre. Azaroaren 28an milaka lagunek salatu zuten gazte independentisten aurkako sarekada, Bilbon egindako manifestazioan.
atxiloketa
Xabier de la Maza atxilotu dute Gorlizen, Segiren aurkako operazioarekin lotuta
Espainiako Poliziak atzeman du, etxetik gertu. Poliziak dio azaroko operaziotik ihes eginda zegoela. Grande Marlaska epaileak 32 gazte kartzelara bidali zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu