Betor topaketak

Xabier de la Maza Pantori enpresaren sortzailearen hitzaldia

Donostian aritu dira merkataritza digitalaz. "Komunikazio tonuak natural eta freskoa behar du", esan du BERRIAn gaur argitaratu den elkarrizketan. Proiektu berri bat esku artean, ekoizlearen eskutik bezeroarengana doan produktua bideratzeko moduez eta onurez zuzenean aritu da De la Maza, BERRIA.INFO-n. [youtube]http://youtu.be/BXKJnt3zpQs[/youtube]

2013ko azaroaren 13a
21:58
Entzun

Xabier de la Maza Pantori enpresaren sortzailea merkataritza digitalaz aritu dira Donostian, Deustuko Unibertsitateko Innogunean (Garate eraikinean). Betor hitzaldietako zortzigarrena antolatu dute gaurko Enpresa Digitalak, Codesyntaxek eta BERRIAk. 

De la Mazaren azken proiektuetako bat Pantori da, Deskontu.com-ekin elkarlanean sortutakoa. Pantorin egunero gastronomiarekin lotutako produktu bat eskaintzen dute, "kalitatezkoa". Azken proiektu honi buruz ematen ari da xehetasunak. Aurretik beste Delifunart, Pintxos&Blogs, Musika parkean, Restaurant week edota The Loaf in a box ekimenetan iblia da.

Betor hitzaldi sortaren helburua Interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu ekintzaile arrakastadunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.