egunkaria auzia

Xabier Oleagaren txanda

'Egunkaria'-ko auzipetu hari ere bere ibilbideaz elkarrizketa egin dio BerriaTBk.

2009ko abenduaren 30a
20:46
Entzun 00:00:00 00:00:00
Lehengo astean hasi zen BerriaTB Egunkaria-ko auzipetuei euren ibilbideaz elkarrizketak ematen webgune honetan -Martxelo Otamendiri egindakoa izan zen aurrena-, eta gaur Xabier Oleagaren txanda da. 23 minutuko iraupena du elkarrizketak.

Gazte-gaztetatik izan du Oleagak euskararen munduarekin eta euskal kazetaritzarekin lotura estua. AEK-ko sortzaileetakoa izan zen, eta Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian kazetari eta Egin egunkarian kazetari eta zuzendari lanean aritu ostean, 1995ean Euskaldunon Egunkaria-n hasi zen beharrean. Gaur egun Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiban komunikazio aholkularia da.



Hurrengo astean Iñaki Uriari egindako elkarrizketa emango du BerriaTBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.