Gizartea

XV. mendeko baserri bat erre da Ordizian, sute batean

Tximistak sorrarazi zuen sutea atzo iluntzeko bederatziak aldera. Gipuzkoan mudejar erako dorrea duten lau baserrietako bat da. Bertan bizi ziren lau familiak beren etxea utzi behar izan dute.

2008ko abuztuaren 7a
14:13
Entzun
Ordiziako (Gipuzkoa) baserri bateko teilatua eta dorrea erre dira tximistak eragindako sutearen ondorioz.Sua atzo iluntzeko bederatziak aldera sortu zen eta gauerdi arte ez zuten kontrolpean hartu suhiltzaileek. Baserrian bizi diren lau familiek senideen etxean igaro behar izan dute gaua. Oraingoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak suteak eragindako kalteak zer nolakoak izan diren aztertzen ari dira.

Zabale baserria Ordiziako San Joan auzoan dago, eta arkitektura balio handia dauka.Izan ere, muderjar erako dorre bat dauka, eta era honetako lau baserri besterik ez daude Gipuzkoan. Bestalde, Santiago Bidea bertatik igarotzen da, eta Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak jakinarazi duenez horregatik ere berezia da Zabale baserria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.