nagore laffageren auzia

Yllanesi lana eman dion medikuak dio hark ez dituela artatzen gaixoak

Sare sozialetan albisteak izan duen erreakzioaren ostean, Carlos Chiclana medikuak argudiatu du ikerketan kolaboratzen duela haiekin.

Jose Diego Yllanes, epaiketan. JESUS DIGES, EFE
jon ordonez garmendia
2017ko abenduaren 5a
13:31
Entzun

Albistea atzo zabaldu zen sarean: Nagore Laffageren hiltzaileak, Jose Diego Yllanesek, Madrilgo klinika psikiatriko batean egiten du lan. Sare sozialetako hainbat erabiltzailek salatu zuen Carlos Chiclana medikuaren klinikaren webgunean, lantaldearen atalean, Yllanesen argazkia eta fitxa agertzen zirela. Eta sareak sutu egin ziren hori jakin zenean. Yllanesek Laffage ito zuen Iruñean, 2008an sanferminetan, eta gorpua ezkutatu zuen gero. Urtebete geroago, hamabi urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten. Orain, ordea, zortzi urte geroago, hirugarren graduan dago, eta, atzo jakin zenez, mediku lanetan jarraitzen du.

Klinikaren webgunean mediku gisa agertzen bazen ere, Chiclana medikuak Twitterren adierazi du ikerketan laguntzen diela Yllanesek, eta ez duela gaixorik artatzen. Atzo kexa zabaldu orduko, Yllanesen argazki eta fitxa kendu egin zituzten webgunetik. Sarea arakatuta, hainbat zientzia artikuluren egile gisara ere ageri da Yllanes, aipaturiko erietxe psikiatrikoarekin lotuta —2008koak dira artikulu horiek, Nagore Laffage hil zuen urte berekoak—. Dietista eta entrenatzaile pertsonal gisara ere agertzen da klinika horretan. Chiclana psikiatra da erietxeko arduraduna, eta haren izena du zentroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.