Patxi Zabaletak azaldu du Aralarrek ez dituela hiru legebiltzarkideak kanporatu. Haren ustez, Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideek «beren buruak Aralarretik kanpo» utzi dituzte. «Behin eta berriz eskatu diegu gurekin bilera bat izateko, baina atzeratuz joan dira hitzordua, eta bosgarren eguna iritsi denean erabaki dugu euren burua alderditik kanpo utzi ditutela». Dena den, Aralarreko koordinatzailearen arabera, «juridikoki» ezin da ezer egin euren aurka: «Kargu bat duen pertsonak akta itzultzeari uko eginez gero, juridikoki ez dago ezer egiterik».
Errespetua eskatu dio EAJko Andoni Ortuzarri. «Bere alderdian, Araban eta beste toki batzuetan gertatutakoari begiratu beharko lioke. Lehenik, garbitu dezala bere etxea».
Zabaletak dio juridikoki ezin dela ezer egin aktak ez badituzte itzultzen
Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek beren buruak Aralerretik kanpo utzi dituztela berretsi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu