Zaintza partekatuaren legea 2013a baino lehen onartzea nahi du Kidetzak

Jon Rejado.
Gasteiz
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gurasoak banandu edo dibortziatzen diren kasuetan seme-alaben zaintza partekatua lehenetsiko duen legea legegintzaldi honetan onartua izan dadin hainbat ekimen abiaraziko ditu Kidetzak, Euskadiko Guraso Bananduen Federazioak. Oinarrizko testu bat idatzi du elkarte horrek, eta Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarra osatzen duten taldeei emango die, ekimen legegilea abia dezaten. Horrez gain, EAEn herri ekimen legegilea hastea ere aztertu dutela jakinarazi du Justo Saenzek, Kidetzako presidenteak. Aste honetan banatuko duten oinarrizko testuaren giltzarrien artean, gurasoen erantzukidetasuna, adingabeak aita eta amarekin harremana berdintasunean izateko eskubidea eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna printzipioa daudela jakinarazi dute Kidetzako ordezkariek. Nolanahi ere, zaintza partekatuak lehentasuna izango den arren, kasuan kasu erabakia epaileak hartu beharko duela onartu dute. «Genero indarkeriagatik zigortutako gizon bati ezin zaio zaintza eman», nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.