Erreakzioa/ Gobernuak

Zapatero: "Prozesu honetara alderdi politiko guztiak daude deituta, behartuta"

"Zuhurtziaz, arretaz" hartu du Espainiako Gobernuak su-etenaren iragarpena, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak esan duenez. "Prozesu zaila eta luzea" izango dela iragarri du, eta alderdi politiko guztiei eskatu die bake prozesuan parte har dezaten. "Itxaropenak batuko gaituela uste dut, benetan elkartuko gaituela. Hori izango da gobernuaren lan egiteko modua".

2006ko martxoaren 22a
20:26
Entzun
“Zuhurtziaz, arretaz” hartu du Espainiako Gobernuak su-etenaren iragarpena, Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako presidenteak esan duenez. “Bake prozesu oro bezala, horrenbeste izu eta gero, prozesu zaila eta luzea izango da. Beraz, uste dut prozesu honetara denok gaudela deituta, behartuta. Gobernuaren nahia alderdi politiko guztien laguntza izatea da”.Gaineratu duenez, “gauza guztien gainetik biktimen memorian pentsatu beha da, eta gure segurtasuna babesten lanean aritu direnengan eta dihardutenengan”.Orain arte alderdi guztiak lotu dituena “izua” izan dela esan du, “baina hemendik aurrera itxaropenak batuko gaituela uste dut, benetan elkartuko gaituela. Hori izango da gobernuaren lan egiteko modua”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.