Politika

Zapaterok dio Batasunari entzuteko "bonba eta pistolen zarata isildu" behar dela

Espainiako Gobernuko Presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok beraiek entzuteko "bonba eta pistolen hotsa isildu" beharra dagoela esanez erantzun dio Batasunak atzo hari zuzenduriko gutunari. Gaineratu duenez herritarrek badakite bera noraino dagoen prest "bakearen alde ahalegina egiteko". Izan ere, euskal gatazka konponbidean jartzeko aukera duela, eta baliatzeko deia egin zion Batasunak Zapaterori atzo. Zapaterok Donostian bertan eman dio erantzuta Batasunari, han egiten ari diren PSOEren Udalen konbentzioan.

2005eko urtarrilaren 15a
13:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuko Presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok esan duenez, atzo entzun zuen Arnaldo Otegiren mezua, eta bai bera eta baita Espainiako herritar guztiak ere "desiratzen" daude Batasunari kasu egiteko, baina horretarako, "bonba eta pistolen zarata isiltzea" derrigorrezkoa dela azpimarratu du. Beraz, "ausardia" eskatu die "indarkeria gaitzesteko eta kondenatzeko".

Esperantzaz asko hitzegin du Zapaterok, PSOEren Udalen konbentzioan: "gaur Euskadira etorri nahi dut, Euskadirentzat esperantza hasi dela eta bukaera bakea, eta guztien arteko elkarbizitza izango dela esatera. Hori baita, hain zuzen euskaldunea aurrean jarri nuen helburua". Elkarrizketa hitza ere ahoan erabili du.

Hala ere, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena ez dela inoiz onartuko ohartarazi du, eta inoren izenik ez duen plan bat behar dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.