Poliziaren artezilariek Teruelen Samper de Calanda herritik pasatzen den trenbidea itxita dute, ETAk ustez jarritako leherkaria bilatzen lanetan baitabiltza. Goizeko 8:30ean hasita, Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren 35 artezilari aritu dira leherkaria bilatzeko lanetan, Zaragoza Bartzelonarekin lotzen duen trenbidean, eta eguerdi partean aurkitu eta indargabetu dute.Trenbidearen zati horretan trenik ez dabil eta bidaiarien garraioa autobusez ari dira egiten. Garikoitz Arruarte eta Gorka Loran atxilotuei komisaldegian egiten ari zaien galdeketen ondorioz jakin dute poliziek trenbide horretan beste leherkari bat zegoela.
Polizia iturrien arabera, Teruel inguruan bilatu duten leherkari hau ETAk Eguberrietan eztandarazi nahi zuen, asteartean Zaragoza-Altsasu trenbidean eztanda egin zuenarekin, eta Madrileko Chamartin geltokian eztandarazi nahi zutenarekin batera.
Atxiloketak
Zaragoza Bartzelonarekin lotzen duen trenbidean jarritako bonba aurkitu eta indargabetu dute artezilariek
Zaragoza-Caspe-Bartzelona trenbide sarean ustez ETAk jarritako lehergailua aurkitu eta indargabetu dute dagoeneko Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren artezilariek. Bi kilo titadinez osatutako leherkaria dela esan dute polizia iturriek eta Terueleko Samper de Calanda herriko trenbide zatian atzeman dutela, lur azpian ezkutatuta. Goizeko 8:30ak geroztik 35 artezilari aritu dira bonba hori aurkitu nahian. Trenbidearen zati hori itxita egon da eta bidaiarien garraioa autobusez ari dira egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu