Zaragoza beste bost urte izango da fiskalburu
MADRIL. Javier Zaragoza Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburu izango da beste bost urtez. Hala erabaki zuen atzo Estatuko fiskalburu Candido Conde-Pumpidok. Zaragoza 2006. urtean aukeratu zuten postu horretarako, Eduardo Fungairiñoren ordez. Zaragozak atzo esan zuen balizko bake prozesu batean ere justiziak «legea aplikatzen» jarraituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu