Kilometroak 2004

Zarautz eta Orio artean egingo da, urriaren 3an, "Olatu berria" lelopean

Kilometroak 2004 jaia, bi herri, hiru ikastetxe eta eskualde oso bat lotuko duen jaia izango dela adierazi dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin duten aurkezpenan Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiaren antolatzaileek. Salbatore Mitxelena ikastola, Orioko Herri Ikastola eta Oteiza Lizeo Politeknikoak antolatu dute aurtengo ekitaldia, eta Zarautz eta Orio artean egingo da, urriaren 3an, "Olatu berria" lelopean.

2003ko azaroaren 28a
18:45
Entzun
Martin Etxeberria, Arantxa Oliden, Pello Orbañanos, Joxerra Zubizarreta, Amaia Dorronsoro, Hilario Epelde eta Pello Aizpurua izan dira gaur Martin Ugalde Kultur Parkean Kilometroak 2004 jaiaren aurkezpen ekitaldian egon direnak. Batzuk festaren koordinatzaileak dira eta besteak ikastoletako zuzendari edo ordezkariak.

Etxeberriak esan du ez dela kasualitatea gaur Martin Ugalde Kultur Parkean biltzea. "Erabaki kontziente bat izan da, pentsatzen dugulako kultur parkeak eta gauza guztiak, euskara bera bezala, benetan babesten direla erabiliz, eta benetan dutela garrantzia erabiltzen direla".

Amaia Dorronsorok nabarmendu duenez, aukeratu duten leloa eta logoa hiru ikastetxeen arteko "erabateko adostasunez" onartua izan dela. Zarauzko Pako Serras artistaren lanean oinarritua izan da 'Itsaso zahar olatu berri' leloa. "Itsaso zahar izango litzake ikastola eta euskara itsaso zabal eta zahar horretatik sortu den gauza", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.