sanferminak

Zauritu larririk ez bigarren entzierroan

[YouTube]http://youtu.be/zpzmxHNB6no[/YouTube] Miura zezen batek arrisku handia sortu du Udaletxe Plazatik Estafeta hasierara artean, jendearengana joan da une batean, baina ez du inor adarkatu. Lagun bakarra eraman dute erietxera, bizkarrezurrean kolpea hartuta. 2.29ko iraupena izan du entzierroak.

2012ko uztailaren 8a
07:48
Entzun

Ohi bezala, entzierro azkarra —2.29ko iraupena— eta adarkadarik gabekoa egin dute Miura ganadutegiko zezenek Iruñean, sanferminetako bigarrengoan.

Dena dela, Navajito zezenak, Santo Domingo bukaeran abiada bizia hartu ostean, arrisku handia sortu du Udaletxe Plazatik Estafeta hasierara artean. Merkaderesko bihurgunearen ondoren jende multzo batengana joan da, baina ez du inor adarkatu; gazte bat bi adarren artean eduki du, baina ez dio ezer egin.

Lagun bakarra eraman dute erietxera, bizkarrezurrean kolpea hartuta. Santo Domingon hartu du min.

Igandea zenez, ibilbidea leporaino egon da.

Uztailak 7. 2.53ko iraupena. Adarkada bat. Ganadutegia: Dolores Aguirre.

Uztailak 8 (gaur). 2.29. Adarkadarik ez. Ganadutegia: Miura.

Uztailak 9 (bihar). Ganadutegia: Cebada Gago.

Uztailak 10 (asteartea). Ganadutegia: El Pilar.

Uztailak 11 (asteazkena). Ganadutegia: Fuente Ymbro.

Uztailak 12 (osteguna). Ganadutegia: Victoriano del Rio.

Uztailak 13 (ostirala). Ganadutegia: Juan Pedro Domecq.

Uztailak 14 (larunbata). Ganadutegia: Torrehandilla/Torreherberos.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.