Trafikoa

Zazpi kilometroko auto ilarak daude N-1 errepidearen bi noranzkoetan

Istripu bana izan da N-1 errepideko bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak daude.

Auto ilarak, Donostiarako norantzan. @TRAFIKOAEJGV
2020ko otsailaren 7a
21:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Auto ilara luzeak daude N-1 errepidean, Andoain inguruan, bi auto istripuren ondorioz. Lehen ezbeharra Donostiako noranzkoan gertatu da, bi autok elkar jotzean. Zazpi kilometrora iritsi dira auto pilaketak noranzko horretan. Gasteizko norabidean gertatu da bigarren istripua. Bederatzi autok jo dute elkar, eta hor ere zazpi kilometroko auto ilarak eragin ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.