Kaltetutako langileek salaketak jarri zituzten Bilboko Espainiako Poliziaren egoitza nagusian eta duela gutxi Instrukzio Epaitegietan onartuak izan dira; ustezko iruzurrengatik eta langileen eskubideak urratzeagatik.
Celina Pereda Medicus Mundi erakundeko presidenteak azaldu du nola egiten zieten iruzurra etorkinei. Antza denez, etorkinak Bilboko Gran Viako ilaratan egoten ziren lanerako baimenak bideratzeko zain. Iruzurgileek orduan, baimena lortzeko urratsak laburtzeko aukera eskaintzean gain lan kontratuak sinatzeko aukera ematen zieten etorkinei. Ondoren lan kontratu horiei esker euren egoera arautu ahal izango zutela ziurtatzen zieten.
Kontratu faltsuak
Amua bota ostean, zazpi enpresari eta abokatuek iruzur egiten zieten lan kontratuak ez baitziren benetakoak. Sarritan existitzen ez ziren enpresetako kontratuak izaten ziren. Beste batzuetan fotokopia hutsak egiten zituzten eta ondoren izenak aldatu. Kudeaketa horien truke etorkinek 1.000 euro ordaindu zituzten batez beste.
Peredak azaldu duenez, iruzurra etorkinak arautzeko azken prozesuan gertatu zen, joan den urteko otsaila eta maiatza bitartean. Medicus Mundiko presidenteak salatu du horrelako iruzurrak gertatzen direla Espainiako Gobernuak horrelako epeak abian jartzen dituen bakoitzean.
Etorkinak
Zazpi laguni salaketa jarri diete Bilbon 60 etorkini iruzurra egitea leporatuta
Zazpi laguni salaketa jarri diete, Bilbon, 60 etorkini iruzurra egitea leporatuta. Salaketa 60 langile etorkinek jarri dute. Antza denez, zazpi pertsona horiek existitzen ez diren enpresetako ustezko kontratuak saltzen zizkieten. Kontratu horien bidez lanerako eta bizitzeko baimenak bideratuko zizkietela esaten zieten. Harresiak Apurtuz koordinakundeak bere gain hartuko du langile guztien defentsa. Harresiak Apurtuz koordinakundeak etorkinen alde lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak biltzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu