Obretan sortzen diren hondakinak dira EEHak. Eraikinak edo eraikin zatiak eraistean edo zaharberritzean hondakin bihurtzen diren materialak dira, baina baita obretan erabiltzen diren eta ekipamendu osagarrien ondorioz sortutakoak ere: isolatzaileak, produktuen bilgarriak (zementu zakuak, paletak, bidoiak...). Era berean, indusketa lanetatik ateratzen diren harriak ere EEHen barruan sailkatzen dira.
Hondakinei buruzko Europako zuzentarauak ezartzen du 2020a baino lehen materialak berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balioztatzeko prestaketak gutxienez %70era arte areagotu beharko direla.
Zein dira eraikuntzako eta eraisketetako hondakinak?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu