Prezipitazio ugari izan da aste guztian, elur, kazkabar zein euritan, eta ondorioz, zenbait ibaik gainezka egin dute Araban eta Bizkaian. Hala ere, ez dute kalte handirik eragin.
Araban, Zadorra atera da bere bidetik, lelku bat baino gehiagotan. Adibidez, Gasteizen Lopidana inguruan errepideraino iritsi dira ibaiko urak, baina traba handirik sortu gabe. Arazorik gehien Iruña Okan eragin ditu Zadorrak: Billoda eta Tresponte herri batzarren artean egin du gainez, eta, ondorioz, A-3302 errepidea itxi behar izan dute. Trafikoa Jundizko industriagunetik desbideratu dute.
Bizkaian, berriz, Kadaguak eta Arratiak egin dute gainez zenbait paretan, baina arestian esan bezala, bestelako arazorik sortu gabe. Bart gauean, Urola ere atera da bidetik Legazpi (Gipuzkoa) inguruan.
Ekaitza
Zenbait ibaik gainez egin dute Araban eta Bizkaian
Zadorra Iruña Okan (Araba) bidetik atera dela eta, A-3302ko trafikoa Jundiztik desbideratu behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu