«Zerrenda beltzak» eta torturak salatzeko deia egin dute senideek

PSNk ez duela eurekin bildu nahi salatu dute atxilotu dituztenen edo atxilotuko dituztelako kezka dutenen senideek

Erredakzioa
2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Nafarroan azken polizia operazioetan atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izan diren herritarren senideek Iruñean PSOEren egoitzaren aurrean astelehenerobiltzera deitu dute, berriz ere. Hilaren hasieratik elkarretaratzeak egiten dituzteazken operazioetan atxilotu dituztenen eta «zerrenda beltzetan» daudenen senideek.

Jakinarazi dutenez,duela hilabete PSNko arduradunekin bilera eskatu zuten, baina ez dute erantzunik jaso. «Zer duteezkutatzeko? Gure seme-alabak atxilotzen jarraitzeko asmoa dute?», galdetu dute. Gainera, euren «kezka eta ezinegona» areagotu egin dela diote, datorren astean Fernando Grande Marlaska epailea guardian egongo delako Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta haren eskutik etorri direlako «ia polizia operazio» guztiak azken hilabeteotan. Hala, datozen egunetan atxiloketa gehiago baleude, Espainiako Gobernuak Iruñean duen egoitzaren aurrean batzeko deia egin dute senideek.

Hiletan oldarraldia

Bestalde, AAMk jakinarazi duenez,herenegunEspainiako poliziaoldartu egin zen Egoi Irisarri presoaren amonaren hiletan. Presoa Iruñeko Donibane auzoko elizatik atera zutenean, poliziek borrekin jo zituzten bera ikustera hurbildutako herritarrak, AAMren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.