Kale erasoak

Zizurkilgo tren geltokia erasotu dute

Hiru 'molotov koktel' bota dituzte, eta kalteak ez dira handiak izan. Bizkaian EAJren egoitzei eraso egin diete harriz eta pinturaz. EBren eta Aralarren Getxoko egoitzetan pintadak egin dituzte.

2007ko maiatzaren 12a
14:11
Entzun
Kale erasoa izan da gaur goizean Zizurkilen (Gipuzkoa), Renferen tren geltokiaren kontra egin dutelako hainbat ezezagunek. Hiru molotov koktel bota dituzte geltokira, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Erasoa goizeko ordu batak hogei gutxian izan da. Kateak ez dira handiak izan; pertsiana eta eraikinaren aurrea belztuta gelditu dira.

Bizkaian, berriz, pintura eta harriak bota dizkiete bart EAJren egoitzei: Lekeitio, Ibarrangelu, Forua, Lezama eta Getxon (Algortan). EAJren arabera, ez da inor zauritu, eta kalte materialak ez dira handiak izan. Ostiral goizean Bilbon Santutxuko egoitzak jaso zuen erasoa.

EBren eta Aralarren egoitzen kontra ere egin dute bart Algortan. Pintadak egin dituzte: "lapurrak", "traidoreak", "putreak", "hauteskunde demokratikoak", "akordiorik gabe, pakerik ez"...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.