Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxeak protestan segitzen dutela jakinarazi du Etxerat elkarteak. Valenceko espetxean dira (Okzitania), Euskal Herritik 962 kilometrora. Bi presoek sakabanaketa areagotu dietela salatu dute, eta Euskal Herritik gertuago dagoen espetxe batera aldatzeko eskatu. Zigor ziegetan sartu dira biak, eta bisitei uko egin diete.
Zobaranek gose greban eman ditu azken egunak. 48 orduz egon da baraualdi protestan, Goieaskoetxea eta bera modulu desberdinetan banandu zituztelako. Gose greba amaitutzat eman du orain, Etxerat-en hitzetan, «indarrak gordetzeko asmoz, bi presoek agian luze joko duela aurreikusten duten borrokarako».
Zobaran eta Goieaskoetxeak protestan diraute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu