Emakumeen kontrako indarkeria

Zortzi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen kontrako indarkeriagatik

2008ko urriaren 1a
14:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako foruzainek zortzi gizonezko atzeman dituzte azkeneko astean, emakumeen aurkako indarkeria leporatuta. Zazpiri emakumeak jotzea egotzi diete eta besteari urruntze agindua haustea.

Lizarran, Burlatan, Tuteran -bi-, Altsasun eta Lizarra eskualdeko herri batean -ez dute esan non- egin dituzte sei atxiloketa. Beste hiru gizonezkoak San Adrian, Tafalla eta Sarrigurengo bizilagunak direla esan dute foruzainek, non atzeman dituzten zehaztu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.