Donostian erabakitzeko eskubidearen inguruko jardunaldietan bigarren eguna dute gaur. Lehen orduan Juan Jose Alvarez Rubio EHUkoa eta Christine M. O'Neil aritu dira hizketan, eta goizeko bigarren txandan Ferran Requejo Kataluniako Pompeu Fabra Unibertsitatekoa eta Mario Zubiaga EHUkoa hasi dira. Bideoa: jardunaldiak, zuzenean.
.@asierblas gai jartzaile: alde identitariotik begiratuta, estaturik ez baduzu jokoz kanpo zaude Europako Batasunean @berria
— Jon Olano (@olano_urkia) December 11, 2014
Aurretik, eguneko lehen txandan, O'Neillek Eskoziaren erreferendum kanpainako gakoak xehetu ditu: Europako Batasuneko kidetza eta moneta gaiak. Independentzia eskuratuz gero Eskoziak eta Kataluniak Europako Batasunarekiko lau aukera izango lituzktelea azaldu du: kanpoan geratu eta berriro sartzeko eskatzea, horientzat propio egindako bide bat marraztea, Europak Batasunean jarraitzea, besterik gabe, eta sartu nahi izatea baina betatuak izatea.
Hasi da Juan Jose Alvarez erabakitzeko eskubidearen jardunaldien 2.egunean. EBren barne zabaltzea hizpide pic.twitter.com/vbSc7JoyLQ
— Jon Olano (@olano_urkia) December 11, 2014
Alvarezek esan du Europako legeriak ez diola ezer barne zabaltzeari buruz, baina horrelakoetan gertaera "faktikoak" gailendu ohi direla. Hala ere, Kosovokoko kasuak sortzen duen zalantza mahai gainean jarri du: "Nola esan aldebakarreko indepeendentzia ez dela legez kanpokoa, mota bereko beste aldarrikapen oro onartu gabe?".
Arratsaldean Alderdi sozioekonomikoak izeneko mahai ingurua izan da.