Donostian espetxe berria eraikitzeko erabakia garrantzitsua dela iritzita “argitasun eta irizpide falta” horren aurrean kezka agertu du Salhaketa presoen aldeko elkarteak.
Espetxea berria eraikitzeko egitasmoaren inguruan dagoen “informazio ofizial eta publiko bakarra” 2005eko uztailean jasotakoa dela azaldu du Salhaketak. Orduan, Espainiako Espetxe-Erakundeen Zuzendariak eta Edon Elorza Donostiako alkateak espetxe erraldoi bat eraikiko zela iragarri zuten. Ia 2.000 preso jaso ahal izango zituen espetxe erraldoi horrek 1.008 ziegatan hain zuzen. Ondoren, baina, 2005eko abenduan neurri ertaineko espetxe bat eraikitzeko asmoaren berri ematen da. Argi zehaztu gabe geratu zen gehienez 500 presorentzako lekua egongo ote den ala 500 ziega izan diren bertan (azken kasu horretan 1.000 lagun egon daitezke preso).
Informazio hori guztia zehaztea oso garrantzitsua da Salhaketaren arabera: “legeak jasotzen duenearen arabera, preso bakoitzak banakako ziega bat izan behar du, kasu berezietan salbu, besteak beste bere intimitatea babesteko eta tratu duina jasotzeko”.
Espetxea Zubietan eraikitzeko asmoa dago eta lur horiek pertsona pribatuenak, Udalarenak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamentuarenak dira eta antza denez, guztiak proiektua burutzearen alde daude. Hori dela eta, Salhaketak bere harridura agertu du: “Egia bada Eusko Jaurlaritza proiektu hau gauzatzeraen aldekoa dela bere jarrera kontraesankorra dela uste dugu. Justizia Sailaren bitartez Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako proposamenarekin bat ez datozelako. Eredu berri baten aldeko apostua egiten baitzen proposamen horretan”.
Espetxeak
Zubieta auzoan espetxe berria egiteko egitasmoaren inguruan “argitasun eta irizpide falta” egotzi die Salhaketak arduradun politikoei
Donostiako Zubieta auzoan espetxe berria egiteko egitasmoaren aurrean “argitasun eta irizpide falta” egotzi die Salhaketak arduradun politikoei. Era berean espetxe erraldoi bat egin beharrean eredu berriari eusteko beharra azpimarratu dute, hots: espetxe txikiagoak, zerbitzuak, emakumezkoentzako zentro txiki bat, hirugarren graduan daudenentzako beste bat, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu