Zubietako erraustegia geldirik dago arrazoi teknikoak direla eta
ZUBIETA. Apirilaren 26an izandako matxura baten ondorioz Zubietako errauste lantegia (Gipuzkoa) geldirik dagoela jakinarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak baieztatu du matxura bat izan dela. Iragarri dutenez, konpondu bitartean, enpresa instalazioaren funtzionamendua bermatzen ari da, ekipo osagarrien bidez. Matxuraren berri ematearekin batera, EAMek erraustegirainoko oinezko martxa batean parte hartzera deitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu