Frantziako Kasazio Auzitegiak erabakia hartu eta gero, hiru asteko epean egin behar du entrega. Bi erabakiak martxoaren bukaeran hartu zituztela dio Askatasunak, eta beraz, Frantziak laster utziko ditu Espainiaren esku Zubimendi eta Berrostegieta.
Askatasunak gogor salatu du "erabaki politiko hau". Nabarmendu dutenez, "honekin Frantziako agintariek urrats berri bat ematen dute Euskal Herria eta euskal herritarren aurka Espainiarekin batera daramaten politika errepresiboan".
Bihar jakingo da Kebeken preso dagoen Plagaro askatuko duten edo ez
Bestalde, Kebeken preso dagoen Eduardo Plagaro askatuko duten edo ez bihar jakinaraziko dutela iragarri du Askatasunak. Horrez gain, apirila amaieran kasua auzitegi gorenak hartzen duen edo ez erabakiko dela dio. "Auzitegi Gorenak ez badu hartzen estradizioa emango da eta bestela, kasua hartzen baduedo bost urte pasatu ahal dira hau ebazteko".
Askatasunak esan du EPPK Euskal Preso Politikoan Kolektiboaren borrokaldian parte hartu duela Plagarok ere. Gainera, salatu dutenez, gose greban zegoen hirugarren egunean, "bertako zaindarien bisita jaso zuen, isolamendu modura eraman eta 36 orduz han eduki zuten, biluzik! Eman zioten gauza bakarra bata txiki bat izan zen; gose grebari egarri greba gehitu zion eta egun batez egarri greban egon ostean, utzi zuten isolamendutik kanpora".
euskal presoak
Zubimendi eta Berrostegieta datozen egunetan jarri ditzakete Espainiaren esku
Askatasunak jakinarazi duenez, Araitz Zubimendi eta Unai Berrostegieta datozen egunetan utzi ditzake Frantziak Espainiaren esku. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea Baltasar Garzonek egindako euroagindu eskaera dela-eta atxilotu zituen bi horiek Frantziako Poliziak. Epaitegiek Garzonen eskaria bete eta bi horiek Espainiaren esku uztea erabaki zuten, eta biek jarritako helegiteari "erabakia legearen barruan" dagoela esanez erantzun dio Pariseko Kasazio Auzitegiak. "Erabaki politiko hau" gogor salatu du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu