Auto batek gaur goizean susmoa piztu du Zumarragako (Gipuzkoa) plazan eta, ondorioz, Ertzaintzak udaletxea hustuarazi egin du, www.goierrikohitza.info-k dioenez.
Goizeko bederatziak pasa zirela Frantziako matrikula duen Dacia Logan ereduko kotxe batek piztu du susmoa Euskadi plazan. Udaletxea hantxe bertan dago, eta Udaltzaingoak adierazi du izozkailu mugikor bat zegoela autoaren barruan. Horrek piztu du alarma zinegotzi batzuen bizkartzainengan.
Ondoren, Ertzaintzak udaletxea hustu egin du, eta Soraluze eta Legazpi kaleetarako sarrera itxi. Kotxearen jabea agertu denean eta egoera argitu denean kalea ireki egin dute berriro. Normaltasunera itzuli da berriz ere hamarrak jotzeko minutu batzuk lehenago.
Zumarragako udaletxea hustuarazi du Ertzaintzak, auto susmagarri bat zela-eta
Izozkailu mugikor batek alarma piztu du zinegotzi batzuen bizkartzainengan. Kotxearen jabea agertu denean argitu da guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu