1659tik urterik beroena izango da 2007a

2007ko urtarrilaren 4a
16:17
Entzun
Erresuma Batuko Meteorologia Zerbitzuak esan duenez, 2007a izango da 1659tik urterik beroena; hain zuzen, 1659tik ari da tenperaturen kontrola eramaten zerbitzu hori. "1998ko marka hautsiko du 2007ak", esan dute. 1961 eta 1990 arteko batez besteko tenperatura 0,54 gradutan igoko da aurten. Zerbitzuaren aurreikuspenak 0.06tan baino ez dira okertu azkeneko urtetan.

Berotzearen arrazoiak, giza aktibitateak eragindako berotegi efektua eta aldaketa klimatikoa dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.