ERLIJIOA

Abiatu duteJoan Paulo II.a zena santu egiteko prozesua

AGENTZIAK
ERROMA
2005eko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eliza Katolikoak Joan Paulo II.a santu bihurtzeko prozesua abiatu zuen atzo, Erromako Letrango San Joan basilikan. Elizkizuna Camillo Runi kardinalak zuzendu zuen eta Karol Wojtylaren santutasunaren konbentzimendua «unibertsala eta aho batekoa» dela adierazi zuen. Buruzagiaren heriotzatik hiru hilabete soilik pasa direnean, abiatu dute prozesua, berez Zuzenbide Kanonikoak gutxienez bost urte pasa behar direla zehazten badu ere. Nolanahi ere, norbait santu egitea erabakitzeko ahalmena Aita Santuak bakarrik dauka. Joan Paulo IIak ere gauza bera egin zuen Kalkutako Teresarekin: 1997an hil eta bi urtera, hura santu egiteko prozesua zabaldu zuen. «Handia» titulua jarri diote Joan Paulo II.ari eta orain haren bizitza «ikertzen» hasiko da Vatikanoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.