MEDIKUNTZA

Azaletik ama zelulak sortu dituzte, baina ezingo dira gaixoetan erabili

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Giza obulu eta giza enbrioi berriak erabili gabe, zelula amak sortzeko modu bat aurkitu dutela esan du Harvardeko (Ameriketako Estatu Batuetako) Unibertsitateko ikertzaile talde batek. Edonola ere, zelulok ezingo dira erabili gaixoetan, anormaltasun genetikoa dutelako. Azaleko zelulak enbrioietako zelula amekin nahastu eta mugarik gabe haz daitekeen hibridoa sortu dute. Horrek aukera emango luke etorkizunean beste obulu edo enbrioirik erabili behar izan gabe nahi adina ama zelula sortzeko. Edonola ere, oraingoz ezingo da erabili gaixoetan, zelulok jatorrizko zelulen kromosomak ere badituztelako. Ostiralean emango du Science aldizkari entzutetsuak ikerketaren zehaztasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.