HEGAZTIEN GRIPEA 

Europako Batzordeak esan du gaitza ez dela Errumaniara iritsi oraindik

Erredakzioa
2005eko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaitza Errumaniara iritsi zela zabaldu zuten herenegun hango agintariek, baina Europako Batzordeak gezurtatu egin zuen atzo. Philip Tod EBko Osasun komisarioaren arabera, Errumanian hilda agertu diren hegaztiei egin dizkieten analisiek ezezkoa eman dute. Europako Batzordeak hiru albaitari bidali zituen herenegun Errumaniara, ustezko kasuak aztertzeko.

Errumaniara ez, baina Turkiara bai. Turkiara iritsi da hegaztien gripea, Europaren arabera. Herenegun, Turkiatik hegazti biziak eta lumak inportatzea debekatu zuen Estrasburgok, gaitzari aurre egiteko. Atzo, debeku hori 2006. urteko apirila arte luzatzea erabaki zuen Europako Batzordeak. Debekuak basa hegaztiei eragiten die. Izan ere, Turkiak debekatuta zuen lehendik oilaskoak eta hegazti produktuak saltzea, ez baldin bazen behintzat %70ean tratatutako okela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.