Internet

Google bilatzaileak YouTube konpainia erosi du

2006ko urriaren 10a
14:40
Entzun
1.650 milioi dolarren truke Google Interneteko bilatzaile handienak YouTubekonpainia erosteko akordioa erdietsi du. YouTube da sareko bideotegirik handiena. Iazko otsailean abiatu zen, eta geroztik lortu dituen miloika bisitariek egun milioi bideo ikusten dituzte egunero.

Edonork bere bideoak Interneten jartzeko eta besteenak ikusteko zerbitzua da YouTube. Egunero ehun milioi bideo erakustera heldu da zerbitzua, eta egunean 50.000 bideo berri jartzen dituzte han.

Googlek jakinarazi duenez, erosketa bere akzioekin finantzatuko du. Era berean azaldu du YouTuberen sortzaileak Chad Hurley eta Steve Chen eta konpainiako 65 langileak Googleko langileak izango direla aurrerantzean. Hala ere YouTubek modu independentean jarraituko du lanean eta izena mantenduko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.