HEGAZTI GRIPEA. Indonesian 25. pertsona hil du gaitzak, eta beste giza kasu bat dago Txinan

Erredakzioa
2006ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Asian pertsonak hiltzen eta kutsatzen jarraitzen du hegazti gripearen giza aldaerak. Indonesiako osasun agintariek atzo zabaldu zutenez, 30 urteko gizonezko bat hil zuen gaitzak atzo. 25 dira dagoeneko birusak Asiako herrialde horretan hildakoak. Osasunerako Mundu Erakundeak Hong Kongen duen erreferentziazko laborategira bidali dituzte laginak, H5N1 birusa tartean ote den ikusteko. Indonesiako hedabideen arabera, kutsaturiko oilaskoak ibili zituen hildakoak eskuetan. Txinan, zortzi urteko neskato bat da kutsatu dena. Hego mendebaldeko Sichuan eskualdekoa da haurra, eta etxean hegaztiak topatu zituzten hilik hark lehen sintomak agertu baino lehenago. Txinako 18. kutsadura kasua da. Mundu osoan 194 pertsona kutsatu ditu birusak. Horietatik 109 hil egin dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.