IKERKUNTZA. Alzheimerren gaitza hobeto ulertzeko froga genetikoa aurkitu dute

EFE - WASHINGTON
2006ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Alzheimerren gaitza ulertzen lagun dezakeen ikerkuntza argitaratu dute Archives of General Psychiatry aldizkarian. «Lehen aldiz froga genetiko sendo bat aurkeztu dugu», azaldu du George Bartzokisek, ikerketaren egileak. Mielina garuneko nerbioak estaltzen dituen geruza zenbat eta ahulagoa izan gaitza garatzeko arriskua are handiagoa dela jakina da, eta hori, hein batean, gene mota baten araberakoa dela ondorioztatu dute.

104 lagunekin egin dute ikerketa, eta ikusi dute ezaugarri genetiko jakin bat APOE-4 deitu dute duten pertsonetan bizkorrago ahultzen dela mielina. Oro har, adinarekin mielina eskastu egiten da, prozesu naturala da hori, baina aurkikuntza hauei esker prozesu hori moteltzeko moduan izango direla pentsatzen dute zientzialariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.