Nazio Batuen Erakundeak galtzeko zorian diren espezieen salerosketa kontrolatzeko duen erakundeak (CITES) kabiarra esportatzea debekatu zuen atzo. Debekuaren helburua gaizkata arraina babestea da, CITESen arabera. 1991. urtetik kuota ezarri die nazioarteko erakundeak gaizkatatik eratorritako produktuen esportazioari. Aurtengo kuotak ez onartzea erabaki du, alorreko enpresek 2005. urtean eginiko lanaren inguruko datuak eman arte. Erakundearen arabera, Kaspiar Itsasoaren, Itsaso Beltzaren eta Behe Danubioren inguruko herrialdetako gaizkata populazioa asko jaitsi da azken urteotan. 169 estatuk hartzen dute parte CITESen. Esportazioak berriz abiatzeko, gaizkataren arrantza iraunkorra egiten dutela frogatu beharko dute herrialdeok.
INGURUMENA. Kabiarra nazioartean salerostea debekatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu