Erruz zabaldutako hamabi gai kimiko dira Kutsagarri Organiko Iraunkorrak (POP) eta horien kontra egiteko ahaleginei buruzko bilera egiten ari dira Genevan 130 herrialdeetako ordezkariak. Herrialde behartsuek baliabideak eta laguntza eskatu dituzte gai toxikoen aurka egiteko.
«POP gaiek ez dute mugarik errespetatzen; gai kimiko horiek erabili diren tokietan egon ez den pertsona baten odolean ere ager daitezke», adierazi zuen atzo Toxikoen Sare Nazionaleko Australiako ordezkariak, nazioarteko tresnak eskatuz.
INGURUMENA. Laguntza eskatu dute Kutsagarri Organiko Iraunkorren aurka egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu