Aita Santua
Joan Pablo II.ak bere kabuz hartzen du arnasa Gemelli poliklinikotik jakinarazi dutenez
Joan Pablo II.a Aita Santua erietxera eraman zuten atzo, eta trakeotomia egin behar izan zioten arnasa hartzeko arazo handiak zituelako. Gaur, arnasa bere kabuz hartzen duela azaldu du Gemelli erietxe poliklinikoak. Orain bi aste ere erietxean egon zen Aita Santua, eta hain denbora gutxian bi makalaldi izateak eztabaida sortu du. Izan ere, asko dira 84 urteko Aita Santuak bere kargua betetzeko gaitasunik ez duela uste dutenak. Hala ere, Vatikanoak enaa du, Joan Pablo II.a aitasantutza eramateko gai dela.
Vatikanoak esan duenez, Joan Pablo II.a Aita Santuak bere kabuz hartzen du arnasa. Gau lasai pasa duela esan du Joaquin Naval Vatikanoko bozeramaileak. Hala ere, Aita Santuak egun batzuetan hitzik egin gabe egon beharko du, laringea ondo osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu