ERLIJIOA

Joan Paulo II.a «sendatuta» itzuli da Vatikanora

Agentziak
erroma
2005eko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eliza Katolikoaren burua erietxetik ateratzekoa da gaur, arnasteko arazoengatik bertan hamar egun eman ondoren. Karol Wojtylaren osasuna hobetu dela aldarri zuten atzo Vatikanoaren eledunek. «Aita Santuaren laringeko trakeitis larria sendatu da», esan zuen atzo Joaquin Navarro-Valls bozeramaileak. «Analisi guztiek eskaner bat tartean beste gaitzak baztertzeko aukera eman digute», gaineratu zuen. Edonola ere, etorkizunean beste okerraldiak gertatzea litekeena dela esan du berriki Corrado Manni Wojtylaren anestesistak. «Parkinson gaitza ez da sendatzen, asko jota motel daiteke», nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.