AEBetako hauteskundeak

Mitt Romneyk irabazi ditu errepublikanoen primarioak Michiganen, ezustean

John MacCain senadorea zen faboritoa, baina Massachusettsko gobernadore ohiak aurrea hartu dio. Horrenbestez, gori-gori jarri da berriro presidentegai errepublikanoen arteko lehia.

2008ko urtarrilaren 16a
10:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inkesten arabera John MacCain Arizonako senadorea zen errepublikanoen Michigango primarioak irabazteko faboritoa, baina ezustekoa gertatu da berriro: Mitt Romney Massachusettsko gobernadore ohiak hartu dio aurrea. Botoen %40 inguru jaso du Romneyk, eta haren atzetik bigarren lekuan geratu da MacCain faboritoa botoen %30 ingururekin.

MacCain jotzen da AEBetako presidentegai errepublikano izateko faborito, baina Romneyren garaipenak berriro ere besteen aukerak zabaldu ditu, eta hautagaien arteko lehia suspertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.