Informatiko adituen arabera, zizare informatiko horrek artxibo instalatzen du, eta horrek TCP 3127 portua irekitzen du. Hala, edozein 'hacker' sar daiteke sistema informatikoan. Zenbait iturriren arabera, programa hori asko zabaltzen ari da 'Kazaa' musika eta artxiboak trukatzeko programaren bidez.
Birusen aurkako enpresa nagusienak softwarea eguneratu dute birusa suntzitzeko.
Informatika-birusak
'Mydoom.A' birus informatikoa ordenagailu askotara zabaltzen ari da
'Mydoom.A' izeneko birus informatikoa ordenagailu askotara zabaldu da aste honetan, eta kalte ugari eragin ditu enpresa askotako sistema informatikoetan. 'Mydoom.A' birusa posta elektroniko bidez zabaltzen ari da, eta gehienetan 'Mail Delivery System' edo 'Server Report' izenburuarekin sartzen da. Informatiko adituek diotenez, 'Mydoom.A' zizareak egundoko ahalmena du enpresetako sareetan hedatzeko, eta ez du erabiltzen Microsoften akatsik sisteman sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu