PAKISTAN

«Ohore bortxatzaileen» absoluzioaezeztatu du Auzitegi Gorenak

AGENTZIAK
islamabad
2005eko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Pakistango Auzitegi Gorenak Mukhtaran Bibi emakumearen helegitea onartu zuen atzo eta hura mendeku gisa bortxatu zuten 14 gizonak atxilotzeko agindua eman zuen. Punjab eskualdeko auzitegi batek 14 horietatik seiri heriotza zigorra ezarri zien eta besteak aske utzi zituen 2002an. Aurtengo martxoan, ordea, sei horietatik bost askatzeko agindu zuen Auzitegi Islamiarrak. Pakistango Auzitegi Gorenak Mukhtaranen helegitea onartu zuen eta Auzitegi Islamiarraren agindua baliogabetu zuen. Orain, Polizaren zaintzapean daude 14 bortxatzaileak. Pakistanen askotan erabiltzen da oraindik bortxaketa zigor gisa, klanen arteko auzitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.