ABORTUA

Portugalgo erreferenduma arriskuan, presidentearen amarruengatik

Agentziak
LISBOA
2005eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Urriaren 27an Portugalen egin nahi duten abortuaren inguruko erreferenduma arriskuan dago, Jorge Sampaio presidentea galdeketa atzeratzeko amarruak egiten ari delako. Irailaren 28an haurdunaldia eteteko legea zabaltzearen inguruko erreferenduma egitea onartu zuen Portugalgo Legebiltzarrak, Alderdi Sozialistaren eta Ezkerreko Blokearen (BE) botoekin. Galdeketa urriaren 27an egitea nahi zuten. Sampaiok gaia Konstituzio Auzitegira eraman zuen atzo. Epaileek 25 egun dituzte erantzuteko, baina erreferenduma egiteko epea betetzeko urriaren 18a baino lehen erantzun beharko dute.Maiatzaren 2an egin behar zen erreferenduma hasiera batean, baina Sampaiok uko egin zion bozkatzera deitzeari, uda gertu zegoenez parte-hartzea txikia izango zela esanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.