Zientzia

Supernoba distiratsuena

SN 2006gy izena jarri dio NASAk, eta orain arte ikusitako edozein baino bost aldliz distiratsuagoa da. Eguzkia baino 150 aldiz handiagoa den izar baten heriotzak eragin du zientzilarien ustez supernoba hori.

2007ko maiatzaren 8a
10:58
Entzun
Orain arteko supernoba distiratsuena atzeman du Lurretik 139.000 kilometro ingurura orbitatzen duen Chandra X Izpiko behatokiak. NASAk jakinarazi duenez, ohiko supernoba batena baino ehunka aldiz distiratsuagoa izan da SN2006gy-rena; orain arte ezagutzen zen distiratsuena baino bost aldiz argitsuagoa. Eguzkia halako 150 liltzatekeen izar baten leherketak eragin duela uste dute. Izan ere, izarren heriotza aurreko leherketari esaten zaio supernoba. NASAko zientzilariek agertu dute SN2006gy-ren aurkikuntzak agerian utzi duela oraindik hutsune handiak daudela supernoben eta izarren heriotzaren ezagutzaren inguruan. NGC galaxian aurkitiu dute supernoba berria, Lurretik 240 bat milioi argi urtera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.