Matherek 60 urte ditu, eta Kaliforniako (AEB) Bekerley Unibetsitatean egin zuen Fisikako doktoretza; NASAn lan egiten du. Smootek, berriz, 61 urte ditu Massachussetseko (AEB) Cambridge Unibertsitatean egin zuen Fisikako doktoretza, eta egun, Bekerley Unibertsitateko irakaslea da.
Batek zein besteak Unibertsoaren sorrera ikertu dute. Zehazki, =i big bang=-i-aren ondorengo lehen uneak nolakoak izan ziren ulertzen saiatu dira, mikrouhin kosmikoen erradiazioa aztertuz. "Unibertsoaren haurtzaroan" arreta jartzeagatik eta "galaxien eta izarren sorrera uletzen saiatzeagatik" jasoko dute saria.
Zientzia
Unibertsoaren sorrera ulertzeko ahalegina saritu du Fisikako Nobelak
John C. Mather eta George F. Smoot astrofisikari estatubatuarrek jasoko dute aurtengo Fisikako Nobel Saria. Unibertsoaren sorreraren inguruan eta =i big bang=i-aren ondorengo lehen uneei buruz egiten dituzten ikerkuntza eta aurkikuntzegatik eman diete saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu