GAKOAK

2023ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Torturaren Aurkako Komiteak eginkizun hauek jarri dizkio Espainiako Estatuari:

1. Zaintzea erakunde independente batek garaiz eta modu inpartzialean ikertzen dituela ordenaren agenteek eginiko torturen eta tratu txarren salaketak, eta ziurtatzea ez dagoela harreman instituzional edo hierarkikorik erakunde horretako ikerlarien eta ekintza horien ustezko egileen artean.

2. Zaintzea autoritateek ofizioz ekiten dietela ikerketei arrazoizko motiboak daudenean uste izateko torturak edo tratu txarrak gertatu direla.

3. Zaintzea torturen edota tratu txarren ustezko egileak berehala eta ikerketa osoan kentzen dituztela beren funtzioetatik, bereziki arriskua badago hala egin ezean ikertutako ekintzak berriro egiteko, ustezko biktimaren aurkako errepresaliak hartzeko edo ikerketa oztopatzeko.

4. Zaintzea tortura edota tratu txarren ekintzen ustezko egileak eta horiek agintzearen edo onartzearen arduradun diren nagusiak behar bezala epaitzen direla, eta errudun joz gero ekintzen larritasunaren araberako zigorrak jartzen zaizkiela.

5.  Beharrezko neurriak hartzea bermatzeko modu eraginkorrean ikertzen direla Euskal Autonomia Erkidegoko (Pais vasco) eta Nafarroako agintariei emandako lekukotasun dokumentatu ugarietan aipatzen diren ustezko torturak eta tratu txarrak, eta batzordeari ikerketen emaitzen berri ematea.

6. Zaintzea segurtasun indarretako langileek heziketa jasotzen dutela torturaren erabateko debekuaz, torturak eta tratu txarrak hautemateari eta ikertzeari buruz, torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo iraingarrien Ikerketarako eta dokumentaziorako eskuliburuaren arabera—Istanbulgo Protokoloa bere forma berrikusian—, eta galdekatzeko eta ikerketarako teknika ez-hertsatzaileei buruz (…).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.