Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Lan eskaintza horren helburu nagusia da «zerbitzu publikoaren egonkortasunean beste pauso bat ematea».

Miren Mujika Telleria.
2026ko uztailaren 16a
15:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostiako Udalak iragarri du bederatzi hautaketa prozesu egingo dituela enplegu publikoko hogei lanpostu betetzeko. Lan eskaintza publiko horren helburu nagusia «zerbitzu publikoaren egonkortasunean beste pauso bat ematea» da. Udalaren irudiko, donostiarrei arreta hobea eskaini ahal izango zaie modu horretara «eremu garrantzitsuetan», hala nola hezkuntzan, ingurumenean eta gizarte gaietan.

Deialdiak Espainiako BOE Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira aurki, eta orduan irekiko dute izena emateko epea. Epe hori dagokion iragarkia BOEn argitaratu eta hogei egunera amaituko da.

Hautaketa prozesu bakoitzari buruzko informazioa Donostiako Udalaren webguneko Enplegua atalean kontsultatu ahal izango da; bertan emango dute deialdien irizpideen eta eskabideak aurkezteko epeen berri. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA