Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gipuzkoa eta Araba artean izan da sutea, gaur goizaldean, eta zortzi hektarea erre ditu, sastrakak eta pinudiak.

Elgeako mendilerroa, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Elgeako mendilerroa, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Igor Baigorri Perez (2)
2026ko irailaren 8a
12:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sute bat piztu da Gipuzkoa eta Arabaren arteko mugan, Elgeako mendilerroan, gaur goizaldean. Hain zuzen, 01:40an piztu da sua, Araba aldean, eta 03:00 aldera pasatu da Gipuzkoara, Eskoriatzari dagokion zatira. Oraingoz zortzi hektarea erre direla adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta «egoera kontrolpean» dagoela ziurtatu du Irune Berasaluze Gipuzkoako Gobernantza diputatuak, diputatuen kontseiluaren inguruko agerraldian.

Basozainak eta suhiltzaileak elkarlanean ari dira goizeko ordu txikietatik, mendilerro hartako Makazgain eta Mugarriluze mendietan, Gipuzkoakoak eta Arabakoak. Gaueko iluntasunak eta behe lainoak sua itzaltzeko lanak zaildu badituzte ere, baldintza hobeak dira orain, eta Berasaluzek zehaztu du helikopteroa ere gerturatu dela ingurura. Erantsi du sastrakak eta pinudiak izan direla erre direnak.

Ez dago argi sua zerk piztu duen. Duela hilabete ere piztu zen sutea Elgeako mendilerroaren beste parte batean, haize errotetatik gertu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA