Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Herritarrek hogei eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

Orio, artxiboko irudi batean. ORIOKO UDALA
Orio, artxiboko irudi batean. ORIOKO UDALA
Miren Mujika Telleria.
2026ko uztailaren 16a
12:19
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bada denbora bat Orioko Udalak (Gipuzkoa) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari eskaera egin ziola udalerria tentsio handiko eremu izendatzeko, eta, hain justu, Jaurlaritzak prozesua abiatzea onartu du berriki. Horretarako, Orioko Udalak herriko etxebizitza merkatuaren egoerari buruz egin duen diagnostikoa hartu dute kontuan. 

Prozesua abiatzea onartzeaz gain, Etxebizitza Sailak jendaurrean jarri du Orio tentsio handiko eremu izendatzeko plana. Herritarrek hogei eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

Hala, prozedura amaituta, tentsio handiko eremu izendatuko dute Orio. Gipuzkoan badira herri gehiago egoera horretan: Donostia, Irun, Errenteria, Zarautz, Tolosa, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Andoain, Urnieta eta Zumaia, besteak beste.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA