Bada denbora bat Orioko Udalak (Gipuzkoa) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari eskaera egin ziola udalerria tentsio handiko eremu izendatzeko, eta, hain justu, Jaurlaritzak prozesua abiatzea onartu du berriki. Horretarako, Orioko Udalak herriko etxebizitza merkatuaren egoerari buruz egin duen diagnostikoa hartu dute kontuan.Â
Prozesua abiatzea onartzeaz gain, Etxebizitza Sailak jendaurrean jarri du Orio tentsio handiko eremu izendatzeko plana. Herritarrek hogei eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.
Hala, prozedura amaituta, tentsio handiko eremu izendatuko dute Orio. Gipuzkoan badira herri gehiago egoera horretan: Donostia, Irun, Errenteria, Zarautz, Tolosa, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Andoain, Urnieta eta Zumaia, besteak beste.